1
Baina haur neuror baithan deliberatu vkan dut, çuetara tristitiarequin berriz ez ethortera.
2
Ecen baldin nic contrista baçaitzatet, nor da ni aleguera nençaqueenic, niçaz contristatu liçatequeen bera baicen?
3
Eta haur bera scribatu vkan drauçuet, ethor nadinean tristitiaric eztudançát alegueratu behar nincenetaric: çueçaz gucioz fidaz ecen ene alegrançá, çuen guciona dela.
4
Ecen afflictione eta bihotz herstura handitan scribatu drauçuet, anhitz nigar chortarequin: ez contrista cindeiztençát, baina eçagut cineçatençát çuetara dudan charitate gucizco abundanta.
5
Eta baldin norbeit tristitiaren causa içan bada, eznau ni contristatu, baina aldez (hura cargago ezteçadan) çuec gucioc.
6
Asco du harc anhitzez eguin içan çayon reprotchu hunez.
7
Hala non contrariora barka diecoçuen aitzitic, eta consola deçaçuen, tristitiaren handieguiz irets eztadinçát hura.
8
Harren othoitz eguiten drauçuet, confirma deçaçuen hura baithara charitatea.
9
Ecen fin hunetacotz scribatu-ere drauçuet, eçagut neçançát çuen experientiá, eya gauça gucietara obedient çaretenez.
10
Eta cerbait barkatzen draucaçuenari, nic-ere barkatzen draucat: ecen nic-ere baldin cerbait barkatu badut, barkatu draucadanari çuengatic eguin draucat Christen beguitharte aitzinean, Satanez ardiets ezgaitecençát.
11
Ecen haren entrepresác badaquizquigu.
12
Goiticoz, ethorriric Troasera Christen Euangelioagatic, borthá irequi baçaitadán-ere Iaunaz:
13
Eztut vkan paussuric neure spirituan, ceren ezpaineçan eriden Tite neure anayea: baina hetaric congit harturic, ioan nendin Macedoniarát.
14
Esquer bada Iaincoari bethi Christean triumpha eraciten draucunari: eta bere eçagutzearen vssaina eçagut eraciten draucunari leku gucietan.
15
Ecen Christen vssain ona gara Iaincoagana, saluatzen diradenetan, eta galtzen diradenetan:
16
Iaquiteco da, hautan, herio vssain heriotaracotz: eta hetan, vicitze vssain vicitzetaracotz: eta gauça hautacotzat nor da sufficientic?
17
Ecen eztugu, anhitzec beçala, traffiquic eguiten Iaincoaren hitzaz, aitzitic integritatez beçala, aitzitic Iaincoaganic beçala Iaincoaren aitzinean, Christez minço gara.


